Gure Ikasleak

Ingelesez biziz, hizkuntza ikasi

11 eta 18 urte bitarteko ikasleak ditugu. Ez dira hasiberriak, urteak daramatzate eta ingelesa ikasten. Ikasleak taldetan banatuko ditugu ikastaroan zehar, beraien hizkuntza-gaitasunaren arabera. Talde bakoizak 10-12 ikasle izango ditu gehienez.

Ingelesaren barneratze prozesuan aurrera egiteko modurik onena hizkuntza murgilketa programadun ingeles klaseetara joateaz batera bertako familia batekin elkarbizitzea da. Ikastaroan zehar eskola-jarduera fidagarriak (ikastaro trinkoak) eta egitarau ludikoak uztartzeko orduan esperientzia zabala dugu IB-Ex-en.

Hizkuntza bat ikasteko modurik onena hizkutza horretan bizitzea dela uste dugu IB-Ex-en. Beraz, ingelesezko interkomunikazioa errazteko eta herri berdinean ikasle kopuru handiak ekiditeko, ikasleak North Devoneko herri ezberdinetan kokatzen ditugu.

Gure ikasleak Euskal Herri osotik etorri ohi dira.

Gure ikastaroek komunikazioa izango dute ardatz, eta beraz, modu dinamiko eta erakargarrian gauzatuko dira. Horretaz gain, ikasleak Cambridge unibertsitatearen azterketetarako prestatzen ditugu (KET, PET, FCE, CAE, CPE).