Hiru asteko ikastaroa familia batean

Hiru asteko ikastaro intentsiboa

Ingeles maila handiko irakasle talde batek 10 ikasletara mugatutako taldeei ematen dizkie klaseak egunero 9:30etatik 13:00etara. Gainera, astean hiru alditan, arratsaldez ere emango dira, 14:00etatik 16:00etara. Ikastaroan zehar, ikasleek euren mailara egokitutako bi liburu irakurri beharko dituzte eta hauen laburpenak aurkeztu. Mintzazko eta idatzizko azterketa bikoitzaren emaitzak ikaslearen etxera bidaliko dira zuzenean. Cambridge-ko azterketen prestakuntza (First Certificate, Advanced eta Proficiency).

Tarifaren barne

  • Familia ingelesez batean egonaldi eta mantenu kostuak (gosaria, bazkaria eta afaria).
  • Klaseetara joateko garraioa eta ikasliburuak
  • Eibartik Inglaterrara bitarteko joan-etorri bidaiak
  • Bertako eskolara joan eta etortzeko eguneroko garraioa
  • Asteroko txango eta ekintzak.

Familiaren aukeraketa

Familiek ikasle espainiar bakarra hartzen dute, familia eta ikaslearen arteko ingelesezko komunika- zioari mesede eginez. Familiak North Devoneko 6 edo 7 herri txikitan sakabanaturik daude, herri bakar batean ikasleen pilaketa ekiditzeko asmoarekin.

Gizarte eta kultur ekintzak

Klase zein etxekolanen egunerokotasunetik irteteko, asteazken eta larunbatetan hainbat ekintza antolatzen dira. Igandeak “family day” gisa tratatzen dira, familiarekin egoteko egun bezala. Gure azpiegituren artean igerilekua, futbol zelaia, tenis pista, squash-a eta aisialdirako bestelako tokiak ditugu.

Begiraleen presentzia

Ikasleak dauden herri bakoitzean begirale bat egongo da. Begiraleak eta gainontzeko antolatzaileak eguneko 24 orduetan ikasleen zerbitzura egongo dira, edozein gertakariri aurre egiteko.

Ingurugiro lasai eta ikusgarria

North Devon konderria ingeles tradizioa bizirik mantendu duten herri txikiz osaturiko landaingurua da.

Deskargatu (PDF)