Kingsley School

Ikastaro erresidentziala Bideford, Noth Devon-en

Paisaia ikusgarria eta nekazal arloan girotzen den Devon konderrian, Ingalaterra hego mendebaldean, kokaturik dagoen Kingsley School-en bi asteko iraupena duen ikastaroa.

Ikastaroa 11 eta 14 urte bitarteko ingeles mahaia erdi-baxua duten ikasleei dago zuzendua.

Gehienezko plaza kopurua 20 ikasletakoa da.

Ikastaroak irauten dituen 2 asteetan zehar, ikasleak Bideford herriko Kingsley Eskolan biziko dira barnetegi erregimenean. Hemen, beste nazioarteko ikasle batzuekin egongo dira harremanetan.

Goizetan eskolara joango dira eta arratsalde iluntzetan jolas jardueteretan parte hartuko dute.

Eskolako ordutegia goizeko 9:30etatik 13:00etara izango da. Astean hirutan, arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara ere klaseak jasoko dituzte. Horretaz gain, ahozko eta idatzizko azterketak izango dituzte eta azterketen emaitzak berehala izango dira bidaliak etxera.

Ibex-ek tutoreak egokituko ditu ikastaro erresidentzialean parte hartuko duten ikasleak zuzenean zaintzeko.

Tarifa barne

  • Egonaldia barnetegi erregimenean.
  • Klaseetara asistetzia eta eskolako materiala (testu liburuak barne).
  • Asteroko jarduera eta txangoak.
  • Loiutik hegazkinez joan-etorriko bidaia

Ibex-ko arduradunen uneoroko presentzia

Kurtsoak irauten duen bitartean, Ibex-ek antolatzaile, ikuskari eta arduradunen presentzia bermatzen du.

Ibex-ko arduradunek kurtsoan parte hartuko duten ikasleei hegazkineko joan-etorrian lagunduko diete.

Deskargatu (PDF)